Elkarrizketak

Idurre Albizu rekin elkarrizketa – PT Garaiako negozio garapeneko eta komunikazioko arduraduna

Idurre Albizu rekin elkarrizketa – PT Garaiako negozio garapeneko eta komunikazioko arduraduna

2021/03/01KRUCE

“Salmenta eta konpetentzia komertzialen inguruko formakuntzen beharra ikusten dut zalantzarik gabe, beste batzuek dagoeneko abantaila handia hartu digutelako “

 

KRUCE: Idurre azalduko al diguzu labur-labur zein den GARAIA Parke Teknologikoaren helburua?

IDURRE: PTGaraia-ren helburua garapen ekonomiko eta soziala lortzea da. Horretarako ekintzailetza eta berrikuntza aukerak sortu eta garatzeko guneak sortzen ditugu eta dinamizatzaile lana egiten dugu.

Lau arlotan egiten dugu lan:

  • Lan espazioak: ekintzaileak eta enpresak kokatzeko era desberdinak, tamaina eta jarduera desberdinei egokitzeko aukerarekin. Gaur egun 55 enpresa daude inkubadora, coworking, bulego eta eraikuntzatan.
  • Ezagutza partekatzeko espazioak: ekitaldi desberdinak egiteko baliabideak ditugu, presentzialki zein hibrido edo era telematikoan. 2020 urtean 240 ekitaldi egin ziren ia 8.000 pertsonek hartu zutela parte.
  • Komunikazioa: ekintzaile, enpresa zein ekitaldiak ezagutzera emateko tresna da. Gure esku ditugun baliabideak behar duenaren zerbitzura jartzen ditugu.
  • Sareak: PTGaraiak Euskal Parke Teknologikoekin, espainiar eta nazioarteko Parke Teknologikoen elkarteen partaide da enpresekin harremanean jartzeko aukera eskainiz. PTGaraian ere bi enpresa sare ere baditugu martxan SINKRO eta BNI, enpresen arteko erlazioak eta sinergiak bultzatzeko.

 

KRUCE: Zu GARAIA ra etorri aurretik, komunikazio eta marketing munduan ibilitakoa zara, eta baduzu experientzia eta ezagutza arlo hauetan.

Nola ikusten dituzu ibarreko enpresak? Produktura edo merkatura bideratuta daudela uste duzu?

IDURRE: Denetarik dago, eta sektore zein produktuaren arabera merkaturatze tresnak eta estrategiak desberdinak dira. Betidanik esan da Euskaldunok ez dugula merkaturatzeko estrategia lantzeko ohiturarik, gehienbat produktuan oinarritzen garela. Garai hontan inbertsioak eta esfortzuak digitalizazioan jartzen dute fokoa, produktua ta produkzioari begira. Baina bada piskanaka aldaketa abian marketing eta komunikazioan gero ta indar handiagoz lan egiten ari dira enpresa asko. Dena den, asko dugu egiteko eta ikasteko beste herrialde batzuengatik.

KRUCE: Enpresek beste ikuspegi bat balute hobeto eta gehiago salduko luketela uste al duzu?

IDURRE: Zalantzarik gabe, merkatura bideratzen baditugu baliabide gehiago, hortik onura gehiago jasoko ditugula. Baina baliabideak finitoak dira, eta enpresek non inbertitu erabaki behar dute oreka aproposa lortzeko. Une aldakorra da gaur egungoa eta arlo askotan jarri behar da fokoa, baina azkenean erabakiak hartzerakoan mugak daude eta lehentasunak zeintzuk diren erabaki beharra dago.

KRUCE: Onak al gara eukaldunok saltzeko orduan?

IDURRE: Euskaldunak sinesgarritasun irudia dugu merkatuan, eta hori benetan baliogarria da batez ere lehen harreman bat hasterakoan lana errazten duelako. Dena den, askotan inoiz saltzera atera ez diren enpresekin aurkitzen naiz eta horrek suposatzen du hortan trebezia, ezagutza eta tresna asko daudela ikasteko eta barneratzeko. Batzutan gauza ez da ona zaren ala ez, baizik eta non kokatzen zaren, besteekin konparatuz ta asko dira salmentan denbora asko daramatenak lantzen eta trebatzen.

KRUCE: Ibarreko enpresek nola egiten diete aurre negozio erronka berriei?

IDURRE: Erronka berriak eguneroko gaia da enpresetan, ibarrekoetan eta kanpokoetan. Enpresa mundua erronkari lotuta dago jatorriz. Eta horri heltzeko modu desberdin asko daude, pertsona desberdinak dauden antzera. Nik esango nuke hemen, bailaran, elkarlan askorekin egiten zaiela aurre erronka horiei guztiei. Talde desberdinak daude indarrak bateratzeko eta elkarlaneko dinamikak bultzatzeko. Agian hori izan daiteke marka bereizgarri bat.

KRUCE: Aukerak galtzen egon litezkela uste al duzu?

IDURRE: Aukerak ez dira inoiz galtzen, edo beti galtzen dira aukerak. Honekin esan nahi dudana, momentuoro erabakiak hartzen direla eta lehentasunen arabera arlo batzuk landu eta beste batzuk ez. Lantzen ez diren arloak aukerak galtzea suposatzen du? Agian bai, baina ezin dira ate guztiak ireki eta bide guztiak aldi berean jorratu. Horretarako erabakiak hartu beharra dago eta batzutan helbburuetarantz gerturatzen laguntzen gaituzte eta besteetan ez. Baina hori, erabakia hartu harte ez duzu jakiten, eta ez duzu inoiz jakingo beste erabaki bat hartuz gero zer gertatuko ote litekeen.

KRUCE: PT GARAIA n hainbat ekintza antolatzen dituzue. Ze eratako ekintzak izaten dira?

IDURRE: PT Garaia ekintzailetza eta berrikuntza lantzeko espazioa da eta era guztietako ekintzak antolatzen dira: hitzaldiak, ikastaroak, aurkezpenak, kongresuak, hausnarketak, batzarrak, ikastetxe eta elkarte desberdinen bisitak ere jasotzen ditugu. Gehienetan ekintza irekiak dira eta ezagutza partekatzeko asmoarekin antolatzen dira.

KRUCE: Nori daude zuzenduta?

IDURRE:  Era guztietako pertsona eta enpresa edo entitateei. Gaiaren arabera desberdintzen dira. Batzutan bertako, parkeko enpresek edo pertsonek antolatzen dituzte, bestetan bailarakoek edo estatu zein atzerritik ere etorri zaizkigu.

KRUCE: Ze gai jorratzen dituzue?

IDURRE: Gaien artean, gaur egun lantzen ari diren teknologiak ezagutzeko jardunaldiak, ekintzailetza ezagutu ta sustatzeko, bertan dauden enpresen jarduerak ezagutzeko, emakumeak zientzian duen papera indartzeko ekimenak, pertsonak kudeatzeko azken tresna eta ezagutzak, osasun arloko hitzaldiak eta azken urte hontan bereziki COVID19 gaia landuz…

KRUCE: Salmenta eta konpetentzia komertzialen inguruko formakuntzen beharrik badagoela uste duzu?

IDURRE: Baietz ezango nuke, zalantzarik gabe. Batetik ezagutza beharra beti dagoelako, eta bestetik, salmenta eta konpetentzia komertzialean bereziki beste batzuek dagoeneko abantaila handia hartu digutelako. Niri asko gustatuko litzaidake, Gaia gustoko dudalako eta baliagarria delako, gurean horrelako eskaintza interesgarria proposatu ahal izatea inguruan daudenei eta teknologia erabiliz, kanpoan daudenei ere.