BEHARRA: Honako helburu hau lortzen laguntzeko kontratatzen gaituzte:
“Taldean beharrezkoak diren gaitasunak, ezagutzak eta talentua garatzea, aukera diferentzial berriak bilatzeko gai izan daitezen (teknologiagatik, aplikazioagatik, edo merkatuko berezitasunengatik), Mondragon Assemblyko Eguzki Negozioko Unitateak ezarritako helburuen araberako bolumen-negozioa lor dezan, errentagarria izan dadin eta modu jasangarrian haz dadin.”
KONPONBIDEA: Anbizio handiko helburu horren aurrean, proiektua hainbat fasetan garatzen ari da. Talde komertziala behar den aldaketarako prestatzen hasi ginen, 3 hilabetez ikasteko saioen bidez.
Taldea prestatu zen pentsamoldea, jarrera eta motibazioa landuz eta ezagutzak eta tresnak emanez.
Bigarren fasean, lantaldearekin ari gara lanean, banaka, mentorien, akonpainamenduaren eta jarraipen-saioen bidez, bakoitzak bere helburu indibidualak hobetu eta lor ditzan, betiere zuzendaritzako helburuekin lerrokatuta.