Proiektuak

Gaitasunak, ezagutza eta talentua garatzea, talde autonomo, motibatu eta inplikatu bat lortzeko enpresaren estrategiarekin lerrokatua dagoena Mondragon Assembly-n

Gaitasunak, ezagutza eta talentua garatzea, talde autonomo, motibatu eta inplikatu bat lortzeko enpresaren estrategiarekin lerrokatua dagoena Mondragon Assembly-n

2022/10/26KRUCE

Mondragon Assembly 40 urte baino gehiagoko esperientzia duen mundu mailako enpresa da, automatizazio- eta muntaia-soluzioen garapenean espezializatua. Hainbat herrialdetan dago, 6 ekoizpen-plantari eta 3 bulego tekniko eta komertziali esker. Kasu honetan, Eguzki dibisioko zuzendariak jartzen gaitu harremanetan.

BEHARRA: Honako helburu hau lortzen laguntzeko kontratatzen gaituzte:

“Taldean beharrezkoak diren gaitasunak, ezagutzak eta talentua garatzea, aukera diferentzial berriak bilatzeko gai izan daitezen (teknologiagatik, aplikazioagatik, edo merkatuko berezitasunengatik), Mondragon Assemblyko Eguzki Negozioko Unitateak ezarritako helburuen araberako bolumen-negozioa lor dezan, errentagarria izan dadin eta modu jasangarrian haz dadin.”

KONPONBIDEA: Anbizio handiko helburu horren aurrean, proiektua hainbat fasetan garatzen ari da. Talde komertziala behar den aldaketarako prestatzen hasi ginen, 3 hilabetez ikasteko saioen bidez.

Taldea prestatu zen pentsamoldea, jarrera eta motibazioa landuz eta ezagutzak eta tresnak emanez.

Bigarren fasean, lantaldearekin ari gara lanean, banaka, mentorien, akonpainamenduaren eta jarraipen-saioen bidez, bakoitzak bere helburu indibidualak hobetu eta lor ditzan, betiere zuzendaritzako helburuekin lerrokatuta.

MONDRAGON ASSEMBLY