Proiektuak

Bezeroa Bizi, Ulma Architectural Solutions-en proiektua

Bezeroa Bizi, Ulma Architectural Solutions-en proiektua

2022/10/26KRUCE

ULMA Architectural Solutionsen eraikuntza eta obra zibilerako aurrefabrikatuak diseinatu eta fabrikatzen dituzte. Drainatze eta arkitekturarako soluzioak berritzen eta garatzen dituzte. Azken sektore horretan fatxada aireztatuak, itxitura industrializatuak, aurrefabrikatu pertsonalizatuak eta hiri-altzariak eskaintzen dituzte. Kooperatiba bat denez, kultura horizontala dute. Horrek esan nahi du ULMAko langileen % 80 enpresako bazkideak direla. Jabeak dira. Beren enpresa-proiektuarekin konprometituta daude eta familia handi bat bezala sentitzen dira

BEHARRA: ULMA ARCHITECTURALek hainbat balio definitu ditu bere kooperatibarentzat, eta aurten horietako bat landu behar zen: BEZEROA BIZI. Balioa beren sare komertzialarekin lantzea eskatu ziguten.

KONPONBIDEA: Guri izugarri gustatu zitzaigun erronka. Bezeroa erakundearen erdigunean jartzen duten enpresak gustatzen zaizkigu.

Komertzialok argi daukagu bezeroa dela gure jarduera guztien erdigunea, baina batzuetan ez gara jabetzen bezeroak nola tratatzen ditugun enpresaren barne-prozedurak edo kultura direla eta. Eta batzuetan ez garelako gai kontatzen digutena entzuteko. Ai ENTZUTE AKTIBOA, zenbat kostatzen zaigun!

Erronka horri irtenbidea emateko, ikaskuntzako, dinamikako eta praktiketako jardunaldi batzuk diseinatu genituen. Jardunaldiotan talde osoak kontzientzia hartu zuen, bezeroa zenbateraino bizi eta ezagutzen dugun hausnartu zuen eta bezeroa hobeto bizitzeko tresna eta trebetasun berriak eskuratu  zituen.

ULMA ARCHITECTURAL SOLUTIONS