Gure etxearen erreforma, gure etxearen dekorazioa,… emozioak dantzan egoten diren arloak dira.
Bezero bakoitzak motibazio ezberdina, behar ezberdina, helburu ezberdina du, baina oso gutxitan kontatzen digu bezeroak benetan nahi duena atetik sartzen denean.
Andrearen taldearekin CX (Customer Experience) tresna landu dugu. Tresna hau oso indartsua da gure bezeroak leialtzeko. Horretarako gure bezeroak ondo ezagutu eta nahi duten bezala tratatu behar ditugu. ENPATIA, GALDERA onak egitea eta ENTZUTE AKTIBOA lantzea dira hori lortzeko aliatu onenak.
Gure bezeroak detalle txiki horiekin gozatzen baditugu, gure marka bakarra eta desberdina izatea lortuko dugu.
Gogoratu: “Detalle txikiak dira diferentzia egiten dutenak”