AZK komunikazio eta publizitate agentzia bat da. Lan-ardatza komunikazio estrategikoa da, betiere bezeroen beharretara egokituta. 30 urte baino gehiagoko ibilbidearekin eta esperientziarekin proiektu handiak gauzatzea lortu dute, baita aurrean jarri zaizkien erronkei aurre egitea ere.
BEHARRA: AZK-k sail komertziala indartzen laguntzeko kontratatzen gaitu, pertsonei trebetasunak eta ezagutzak emanez, bezeroen beharrak hobeto ezagutzeko eta irtenbide hobeak eskaintzeko.
KONPONBIDEA: Proiektu honetan, salmenta prozesu gisa barneratu dugu, egungo bezeroentzako estrategiak definitu ditugu eta bezero berriak bilatzeko azterketa egokia egiteko errutinak inplementatu ditugu.
AZK-ko taldearekin batera ari gara lanean astero, konpromisoak hartzen ditugu, arazoak konpontzen dira eta planifikatutako jardueren jarraipena egiten da.